5.5. Arautzeko beste tresna batzuk
Azkenik, garrantzitsua da arautzeko beste tresna batzuen zeregina azpimarratzea, izaera praktikoagoa dutenez hurrengo kapituluan xehetasun gehiagoz aztertuko diren arren. Erakundeen arteko planez ari gara.
Familiei laguntzeko politika publikoetako lehen mugarria, beharbada, 2001ean argitaratu zen Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde arteko lehen Plana da. Familiei laguntzeko politikatzat har daitezkeenak Eusko Jaurlaritzako, erakundeetako eta foru– eta udal-administrazioetako sailetan zeharka sartzeko lehen saiakera da. Horretarako, planak Batzorde Iraunkor Sektorial bat eta Familia Erakundeen Batzorde bat ezarri ditu. 2006. urtean, lan hori hedatu egin zen, 2006-2010 urteetarako EAEn Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko II. Plana argitaratuz.
Gaur egun, 2011-2015 aldirako Erakundeen arteko III. Plana dago indarrean. Orain dela gutxi 2014-2015 urteetarako plan horretako jardunak lehenetsi dira, geroago azalduko dugun bezala.